Langile klasearen historian une garrantzitsu baten aurrean gaude. Gure lanaren eta ahaleginaren ondorioz oligarkiak, funts putre eta errentazaleak egiten dituzten espoliazio jarraituak, estatuaren, komunitateen eta udalen lankidetza ez denean etxebizitza bezalako eskubide bat ekonomikoki baliatzeko orduan, kalera atera gara behingoz.
Historikoki, anarkosozialismoak harreman estua izan du etxebizitzaren aldeko mugimenduekin, kapitalaren eta lanaren arteko aliantzaren indarkeriak nabarmenen ikusten diren ardatzetako bat baita. Gure asmoa etxebizitzaren aldeko mobilizazioak bultzatzea da, gure gorputza eta ezagutzak haien alde jarriz, haien sakontasuna handituz eta bizi-baldintza duinen aldeko borrokari lotuz, eta, aldi berean, haien garrantzia eta bultzada alderdiek, hitzarmen-sindikatuek, erakundeek edo lidergo interesatuek kohautatuak izan ez daitezen ziurtatuz.
Klase gisa dugun kontzientzia eta indarra areagotu egiten da ematen dugun pauso bakoitzean, eta ezaugarritzen gaituzten balioak funtsezkoak dira esku artean dugun une hau bideratzeko orduan: antolaketa, elkarrekiko laguntza, horizontaltasuna, ekintza zuzena, autogestioa, elkartasuna, ikuspegi iraultzailea. Hau hasi besterik ez da egin. Batu ditzagun borrokak, har dezagun gurea dena, joan gaitezen guztiaren bila.
Horregatik guztiagatik, gaur 19:00etan Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuek Gaztelu Plazan deitu duten manifestazioarekin bat egiten dugu. Aurrera, lagunok, ez dezagun sugar hau itzaltzen utzi.