M17an GREBARA: KOMUNIKATUA

Iparralde eskualdeko CNTk martxoaren 17ko greba orokorra babesten du EAE eta Nafarroan,

gatazka erreal eta material batetik sortzen delako: aberastasuna sortzen dugunon eta hori

bereganatzen dutenen talkatik. Gutxieneko Soldata duin bat eskatzea ez da kapritxo bat ezta

lelo huts bat ere; premia larria da prekarietate estrukturalaren, etengabeko inflazioaren eta

bizitza duina ahalbidetzen ez duten soldaten aurrean.

Hala ere, borroka sindikala ezin da marko instituzional, lurralde‐muga edo identitateetan itxi eta

gauzatu soilik. Esplotazioak ez ditu mugak ezagutzen, eta langile klaseak ere ez luke ezagutu

behar. Gure identitate komuna klasearena da, jatorria, hizkuntza edo administrazio‐markoa

edozein izanda ere. Horregatik defendatzen dugu gutxieneko soldata unibertsala eta

nahikoa,antolakuntza langilearen bidez irabazia, ez goitik emandako kontzesio bat edo

kudeaketa politikorako tresna gisa.

Grebaren indarra ez datza kupula sindikalen sinadura batean edo negoziazio amaierako argazki

batean. Behetik eraikitzen denean du benetako potentzia: batzar irekiak, koordinazio

horizontala, demokrazia zuzena eta ekintza kontzientea. Oinarritik antolatzen ez denean, greba,

botereak irentsi dezakeen erritual bihurtzen da; kolektiboki eraikitzen denean, presio‐tresna

eraginkorra eta ikaskuntza kolektiborako espazioa bilakatzen da.

Baina gure borroka ez da soldatan gelditzen. Ez dugu soilik gure lan‐indarra garestiago saldu

nahi; saldu beharra inposatzen digun sistema bera zalantzan jarri nahi dugu. Horregatik

defendatzen dugu 30 orduko lan‐astea, soldata galdu gabe: lana banatzeko, sortutako

aberastasuna birbanatzeko eta bizitza berreskuratzeko. Eta 30 urte kotizatu ondoren erretiro

duina eskatzen dugu, lan‐bizitza mugagabe luzatzea denbora eta osasunaren lapurreta delako.

Soldata unibertsala duina eskatzen dugu, gaur egun kanpoan geratzen direnak barne hartuko

dituena: etxeko langileak, migratzaileak, ekonomia ezkutuan dauden sektoreak eta

prekarizatuenak. Etxebizitzaren arazoari benetako irtenbideak exijitzen ditugu: etxegabetzeen

geldiaraztea eta benetan eraginkorra izango den parke publiko bat sortzea. Era berean, zerbitzu

publikoak irmoki defendatzen ditugu, pribatizazioen eta murrizketen aurrean, oinarrizko

eskubideak negozio bihurtzen dituzten horien aurrean.

CNTk martxoaren 17ko mobilizazioetan parte hartuko du, greba patronalaren eta Estatuaren

aurkako konfrontaziorako tresna legitimoa delako. Langile antolakuntza indartzera goaz, ez gure

indarra delegatzera edo goitik ezarritako mugak onartzera; horregatik bultzatuko dugu langile

klasearen interes kolektiboak modu horizontal eta borrokalarian defendatzen dituzten beste

indarrekin eta erakundeekin koordinazioa. Langile klasearen askapena langile klasearen beraren

obra izango baitda.

GUTXIENEKO SOLDATA UNIBERTSALA ETA DUINA!

LAN-JAURDUNALDIA BENETAN MURRIZTU, SOLDATA GALDU GABE!

LAN-ERREFORMEN DEROGAZIOA!

PREKARIETATEAREN, BEHIN-BEHINEKOTASUNAREN ETA

PATRONALAREN ABUSUEN AMAIERA!

Utzi iruzkina