Dagoeneko eskuragarri ditugu gure lokal sindikalean 2026ko lan egutegiak. Hurbildu haien bila, zure lantokian ikusteko moduko leku batean jartzeko.
Laneko bizitza eta bizitza pertsonala uztartzeko ezintasuna, lanaldia ez betetzea, edo oporretarako, gutxieneko atsedenaldirako edo jaiegunetarako eskubidea urratzea dira lan-esplotazioa azaltzen den moduetako batzuk.
Egoera horiek guztiak ez dira arazo indibidualak, arazo kolektiboak dira eta kolektiboki aurre egin behar zaie. Hitz egin gainerako lankideekin, jarri harremanetan CNTrekin eta antolatu zaitez zure lantokiko prekarietatearekin amaitzeko.
Emaila: irunea@cnt.es
Mugikorra: 693 56 44 54