Krisi-garai hauetan, metaleko langileok arazo askori egin behar diegu aurre: behin-behinekotasuna, lan-erritmo altuak, aitortu gabeko laneko gaixotasunak, deslokalizazioak, bizitzaren kostuaren igoerara egokitzen ez diren soldatak…
Lantaldeak gero eta zatituagoak eta desantolatuagoak daudela ikusten dugu, eta eredu sindikal hegemonikoak ez duela alternatiba nahikorik eskaintzen.
Horregatik, CNT Iruñean, sektorean lan egiten dugunok beharrezkoa ikusten dugu antolatzen hastea egoera honi buelta emateko, gure arazoak partekatzeko tresna bat sortzea eta horiek gainditzeko kolektiboki nola antolatu pentsatzea.
Beraz, zure esperientzia eta kezkak ezagutu nahi ditugu. Lagundu gaitzazu gure web orrian inkesta labur bati erantzunez.