Maiatzak 30, “Nestor Makhno, campesino de Ucrania” dokumentalaren aurkezpena

Datorren larunbatean, maiatzak 30, “Nestor Makhno, campesino de Ucrania” dokumentala proiektatuko dugu (Hélène Chatelain, 1996).

Chatelainek, historialarien eta protagonisten senideen testigantzen bidez, Nestor Makhnoren eta Makhnovtschinaren bizitzan sakontzen du. Mugimendu iraultzaile anarkista honek Lurralde Askea deiturikoa ezarri zuen Ukraina hegoaldean eta ekialdean 1917 eta 1921 artean.

Ukrainako Insurrekzio Iraultzailearen Armadak bultzatuta, Armada Beltza izenez ere ezaguna, Lurralde Askea nekazarien eta langileen sobiet askeen sistema gisa antolatu zen, egitura estatal eta kapitalistak abolitu zituztenak. Hasieran Armada Zuri nazionalistari eta ondoren S.E.S.B.ko Armada Gorriari aurre eginez, Trotskik zuzendutako kontrairaultzak amaiera odoltsua eman zion proiektuari.

Makhnovtschinaren hedapenak, azaleran zein denboran, mobilizazio eta antolaketa zabalaz gain, XX. mendeko esperientzia anarkista handienetako bat bihurtzen du, 1936ko Iraultza Sozialarekin soilik konpara daitekeena. Bertan, iberiar anarkismoak Ukrainan aurreko urteetan gertaturikoa hartuko luke kontuan.

Zuzendaria: Hélène Chatelain

Generoa: dokumentala

Urtea: 1996

Hizkuntza: gaztelania

Utzi iruzkina